Etimologikoki "joareak dituztenak", euskal inauterietako pertsonai mitikoak dira eta haien jatorria pagano garaikoa da. Gona batez eta zinta ugariz apaindutako « tunturroa » jantzita, giltzurdinen aldean lotuta, bi joare handiak eramaten dituztenak. Erritmo bakar eta uniforme batez jotzen dute, eskuineko eskuan daramaten zaldi bilozko isipua astintzen duten bitartean. Etnologoek baieztatu dutenez, gizon hauek, joareen arrabotsaren ondorioz,isipu jotzearekin batera, izpiritu gaiztoak, gaixotasunak ... uxatu egiten zituzten. Neguko solstiziotik udaberria amaitu arte aritzen ziren. Data hauek gaurko inauteriekin, egunak gaua garaipenarekin, naturaren birsortzearekin, uzta berrien bermearekin eta ugalkortasun garaiarekin batera egiten zuten.
Garai hau erromatarrek ere ospatzen zuten Saturnalia izena zuen eta jai orgiastikoak ziren. "Joaldunak, denboraren lainoetan galduta dauden pertsonaien jatorria dute, ardi larruz jantzita, izpiritu gaiztoak uxatzen dituztenak (Jacques BLOT doktorea, Akitaniako Antzinatasun Historikoen aditua).
"Inauterietako errito honen gibelean joare handien soinuaz, izan gintezke hibernatzearen bukaeran iratzartzen den hartza ,udaberriaren berritzean, bizidunak eta artaldeak babestu nahian".